Lau errenkada erremolatxa jorratu eta Aranora Behin, Santiago egun batez, goizeko lauretan iritsi omen zen Migel etxera. Ama izugarri haserretu zitzaion. Migelek biharamunean Aranora joan nahi zuen bazkaritara, eta amak, horren jakitun, baratzeko lau errenkada erremolatxa jorratzeko baldintza jarri zion. Migelek amak jarritako lan guztiak egin zituen eta biharamunean Aranora joan ahal izan zuen neskalagunarekin; bai eta ongi gozatu ere, berak kontatzen duenez.

Lau errenkada erremolatxa jorratu eta Aranora
Migel Urdanpilleta Otegi
- ahotsak.eus