Harrapazka egunez, "propina"Seniderik gazteena mizke hazi ohi dela esaten bada ere, Migelen kasuan ez zen halakorik izan. Iniztorra ebakitzera joandako batean, zeregina jarri zien amak bi anai-arreba gazteenei: saski bete babarrun biltzea. Bertan bildutakoarekin bete beharrean, etxeko ganbaran lehortzen zeukatenetik bete zuten, ordea. Amak jakin zuenean "propina" (zigorra, alegia) ederra jaso omen zuten biek. Migel oraindik gogoratzen da.