Fabrika utzi ahateak ehizatzera joatekoIbarluzea poligonoko Zeramika fabrikan 1956ko otsaileko jelatearekin hasi ziren lanean, baina maza izoztu egiten omen zitzaien, eta ezin lanik egin. Enpresako nagusiak ahateak ehizatzera joaten utzi zion Batixtari, beretzat pare bat ekartzeko baldintzarekin, fabrikan langile denak geldirik zeudela eta.