Ehiza gutxitu egin da Pasoko ahate gutxi ikusten omen da. Gaur Euskal Herriko erreka bazterretan ikusten diren ahaterik ez omen zen lehen. Bertakotu egin dira, nonbait. Bestalde, egun ez omen da lehen adina ehizarik. Oilagor kopurua erdira jaitsi omen da; tortola eta galeperra, laurdenera; antzar eta kurrilotik, aldiz, badirudi lehen bezainbeste badela, eta baita uso dezente ere. Baina hegabera, lehengo hamarretik bat ikusten omen da, eta istingorra berrogeitik bat.

Ehiza gutxitu egin da
Batixta Goikoetxea Izagirre
- ahotsak.eus