Beti lanerako prestGizon batek behin Batixtaren aitari esana da bere semeak gizonetik gutxi zuela, taberna aurretik pasatzen zenetan bertara sartzen ez zelako. Batixtak dio izan dituela bere afizioak: ehiza, esaterako. Eta afizioari eusten dionak orduak kendu ohi dizkio lanari. Hala ere, Batixta ez omen da izan lanari bizkarra ematekoa, ez eta auzoan berarekin behartu izan direnetan ere.