Inguruko herrietatik Donostiara tratuarekinInguruko herrietatik jende asko joaten zen Donostiako merkatura, saltzera. Hernanitik ere jende asko joaten omen zen, astoarekin. Behin, Ibarluzea baserriak su hartu, eta bertako astoa Donostiaraino heldu omen zen, ihesi joanda.