Gauero presoren bat falta<p>Inazioren aita Batallón de Trabajadores-ekin lan egitera eramaten zuten goizero Lasartera, eta han, Inaziok dioenez, gauero fusilatzen omen zuten preso hartuta zituztenen artetik bateren bat. Hori ikusita, preso batek ihes egitea erabaki zuen, eta baita lortu ere. Ordainetan, bando nazionalekoek gau horretan bertan guardia egiten jarria zuten presoa akabatu omen zuten, ordea.</p>