Artoaren lanak Goldearekin lurrari buelta ematen zitzaion, gero harea pasatzen zen eta azkenik karramarroa, lurra harrotzeko. Alperra pasatzen zen hazia ereindakoan. Artoa maiatzean ereiten zen, bi-hiru aldiz jorratu, tontorra kendu eta hostoak kentzen zitzaizkion. Tontorra eta hostoak ganaduari ematen zitzaizkion. Artoa eskuz biltzen zuten, ganbaran utzi eta neguan aletzen zuten.

Artoaren lanak
Maria San Sebastian
- ahotsak.eus