Gorpuaren ondoan, kandelak eta zaindariak<p>Norbait hildakoan, arrosarioa izaten zen etxean. Konortea galdu ere egiten zuten batzuek. Gorpuaren ondoan, kandelak pizten ziren eta bi-hiru lagun gelditzen ziren gaua pasatzeko. Baratxuri zopa ere egiten zen. Goierrin banketea izaten zen.</p>