Plastikorik gabeko garaiakEsne saltzen ibilita ateratako diruarekin etxerako beharrezko zirenak erosten zituzten. Trukean ere ibiltzen ziren, zenbaitetan. Lixiba bila joateko kristalezko botila bat baliatzen omen zuten, beti bera, kortxoa zurituta izaten zuena. Zabor gutxi egiten zutela dio Balentinak.