Esnea banatu eta hondartzara bainatzera Esnetegian behi asko izaten zen. Amak zalgurdiarekin Donostiara eramaten zuen esnea eta Milagrosek laguntzen zion. Sobran zeukan esnea amak plazan saltzen zuen bitartean, Milagros hondartzara joaten zen bainatzera. Nola moldatzen zen kontatzen du. Udan Donostian usain berezia izaten zen: tabako gorriarena. Donostian hondartzan kabinak alokatzen ziren eta han izaten zen Milagros.

Esnea banatu eta hondartzara bainatzera
Milagros Zeberio Aranburu
- ahotsak.eus