Orduko Hernani<p>Gerraosteko garaiak ondo gogoratzen ditu. Eskasia handia zegoen. Sirenak jotzen zuenean, Kale Nagusian goitik behera etortzen zen jendea eguerdiko hamabietan. Adarragatarrek txokolategia zuten eta Gorrotxategitarrek dolarea sagardotarako. Gainontzekoa baratzeak ziren. Alemaniar batek jertseak egiteko lantegia jarri zuen.</p>