Amonaren fedea I Amona oso fededuna omen zuen Juanik. Amonaren joera eta ohiturak kontatzen ditu. Juani menda belar bila bidaltzen omen zuen sarritan amonak, goizeko seiak aldera, baserriko gela guztietako ohe azpietan jartzeko. Hernanin, San Antonioren figura ibiltzen omen zuten baserriz baserri eta txandaka. Egun, Altzan bizi diren honetan, bost baserri inguruk eusten diote ohitura horri, oraindik.

Amonaren fedea I
Juani Lujanbio Etxabe
- ahotsak.eus