Hernaniko San JoanakJuani gaztetan izebaren etxera joaten zen San Joanetan. Dantza asko egiten zutela gogoratzen zaio, baina bereziki, azken eguneko kalejiraz oroitzen da. Egunean zehar baserrian aritu behar izaten zuen Juanik, ordea, babarruna biltzen, eta ez du jaien inguruan beste ezer gogoan.