Bigarren haurraren jaiotza Bigarren haurrarekin erditu zen egunean tratuarekin plazara jaitsia zen Juanita, senarrak lagunduta. Plazatik emaginaren bila joan behar izan zuen, eta haren zaldi-karroan joan ziren etxera. Behin etxera iritsita, emaginak ohean sartzeko agindu zion Juaniri, baina honek pasilloan aurrera eta atzera ibiltzea nahiago izan zuen. Horrela, etzan eta bost minutuan jaio omen zen Juani eta Angelen bigarren haurra.

Bigarren haurraren jaiotza
Juani Lujanbio Etxabe
- ahotsak.eus