Makiak etxe inguruan Makiak Iyolara etortzen zirela gogoan du. Atea itxita izaten zuten, ikaraz. Eskatu egiten zutela uste du, gosez. Talo asko egin eta jana da, baina ez zitzaion asko gustatzen. Aranoko errotatik ekartzen zuten irina, baita Pagoagatik ere. Gainontzean babarruna, oilaskoa eta txerria izaten zuten, baita bakailaua ere.

Makiak etxe inguruan
Pepi Agirre Perurena
- ahotsak.eus