Lau seme-alaba eta hamaika lan Ezkondu eta gero, haurrak hazi eta hezteaz gain, Mari Karmenek senarraren tailerreko kontuak eramaten eta konponketetan laguntzen egin zuen lan. Haurrak etxeko lanak egiten uzten zituen eta arratseko zortzietan jaisten zen tailerrera senarrari laguntzera. Gau batzuk botata daude elkarrekin, lanean eskuz-esku, eta baita furgoneta hartu eta kilometro pila eginda ere, konponketak egin ahal izateko ordezko piezaren baten bila.

Lau seme-alaba eta hamaika lan
Mari Karmen Urdangarin Letamendia
- ahotsak.eus