Aita ez zen senargaiarekin fio Aita ez zen Mari Karmenen senargaiarekin fio, eta oso argi esan zion ez harekin aurrera egiteko. Senargai hura eurena baino etxe hobeagokoa zela, Altzuetakoa, eta barre egingo ziola, aprobetxatu egingo zela. Azkenean ezkondu egin ziren, eta gaur arte. Ezkondu aurretik, baina, Zinkoenean bi urtez aritu zen zerbitzatzen, aitak esan baitzion, ezkontzekotan sukaldean moldatzen ikasi beharko zuela.

Aita ez zen senargaiarekin fio
Mari Karmen Urdangarin Letamendia
- ahotsak.eus