Gure historia eta ohituren transmisioaMari Karmenek badaki bere aiton-amonek karlistadak ezagutu zituztela, baina ez zuten sekula horri buruz hitz egin. Gaur sekulako pena du gai horri buruz haiei ez ezer galdetu izanagatik, baina handiagoa ematen dio, ordea, galdetzeko inor gabe geratu izanak. Zer pentsatua eman dio horrek Mari Karmeni.