Uholde handiak Mari Karmenek gogoan du Hernanin sekulako uholdeak izan zirela behin, herrian apenas euririk egin gabe. Goizuetan euri asko bota zuen batean, erreka oso hazita jaitsi omen zen Hernanira eta txikizio handiak eragin zituen; tartean, Karabel auzoko Luisen heriotza, paper fabrikatan ikatz partitzen ibiltzen zen gizona. Urtea gogoan ez badu ere, ezbeharra abuztu amaieran gertatu zela dio Mari Karmenek, Hernaniko gaueko gurtza sortu zen urte berean.

Uholde handiak
Mari Karmen Urdangarin Letamendia
- ahotsak.eus