Amonaren ezkontzaJoera handia zuten Mari Karmenek eta bere anai-arrebek amona eta izeben baserrira bisitan joateko. Izan ere, amonak bere bizitza kontatzen baitzien, eta ongi gogoan du Mari Karmenek amonak bere ezkontzari buruz kontatzen ziena. Anaiak anaiak bilatu omen zion senargaia amonari, eta gizona bigarrenez ikusi zuen egunean, ezkontzeko izan zen.