Saltzaileak auzora etortzen ziren janaria saltzera Hernanira kalera gutxi joaten ziren, auzoan egoten ziren normalean. Igandetan gozoki-saltzailea etortzen zen bizikletaren parrillan gozokiak zeramatzala. Txorroskileroa pasatzen zen auzotik; eta okina egunero joaten zitzaien zaldi zuri baten gainean, ogia saltzera. Arrain-saltzailea ere etortzen zen.

Saltzaileak auzora etortzen ziren janaria saltzera
Luix Otxotorena Ollokiegi
- ahotsak.eus