Baltsean eginez gero, zigorraBaltsean ibiltzea ez zen libre izaten. Bi-hiru neskazahar aranoar begira egoten ziren eta apaizari esaten omen zioten nor aritzen zen baltsean. Zigorra kongregaziora ezin joanda gelditzea izaten zen. Dantzarik egin ezin zen egunetan, Aste Santuan esaterako, Pikorrarenera joaten ziren.