Etxerako angulak bidean jaten Arrain saltzailea zalgurdiarekin ibiltzen zen. Donostiatik ekarritako arraina saltzen zuen. Inguruan bakarra zen. Angulak baziren, Juanitak bidean banaka-banaka jaten zituen. Enkargu txikiak egin behar izaten zirenean, Juanita joaten zen eta okinarekin batera etxeratu. Enkargu handietarako berriz, ama bera joaten zen egun osorako.

Etxerako angulak bidean jaten
2016-11-09
Juanita Izagirre Loiarte
- ahotsak.eus