Zaragozatik Hernanira buelta, eta bertan geratu Batxilergoa amaitzean, 19 urterekin, Zaragozatik Hernanira bueltatu zen. Zaila zen plaza ateratzea, eta Burgoseko herri txiki bat egokitu zitzaion. Hara joan ordez, botika batean hasi zen laguntzaile moduan. Klase partikularrak ere ematen zituen. Botika ondoko harakinarekin ezkondu zen. Biteri eskolan egon zen maistra bi urtean, Udalak eskatuta. Mutilen maistra izan zen. Neskak eta mutilak aparte egoten ziren.

Zaragozatik Hernanira buelta, eta bertan geratu
Tere Bakedano Altamira
- ahotsak.eus