Ignacia Oiarbide Aranburu

Hernani (Gipuzkoa) (1936)

Biografia

Orain "Txilibita" deitzen dioten baserrian jaio zen. Bere aitona zenak txilibitua jotzen omen zuelako hartu omen zuen baserriak izen hori, baina baserriaren benetako izena "Ereñozu" omen zen. 13 senidetan zaharrena zen bera (8 ahizpa eta 5 anai ziren). Zaharrena izanda, etxeko lanetan amari laguntzea tokatu zitzaion, baina kanpoko lanetan ere asko aritua da. 12 urte arte etxetik gertu duten Fagollaga eskolan ibili zen eta etxean lanean jarraitu zuen geroztik. Baratze lur handia izan dute beti eta "ingalatierra" izeneko errebera lurrak ere ustiatu izan dituzte erreka ondoko lur emankorretan. Baratzeko gaiak Bretxako merkatuan saldu izan dituzte betidanik. Txilibita baserriko festetaz ere hitz egin du. Ereñozuko jaietan baserrian jendea hartzen zuten, otorduak eman eta dantzarako aukera jarri. 60 urtetan zehar, 1971. urtera arte, izan da Txilibita dantzarako eta festarako toki ezagun, beste herri batzuetatik etortzen zen jendearentzat ere.

Zintak

KodeaDataProiektua
HER-011 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Txilibita, baserriaren izenaz Bideoaren ikonoa
2 Senide gazteentzat ama Bideoaren ikonoa
3 Zalgurdian autobusera Bideoaren ikonoa
4 Bizikleta gurdiarekin Bideoaren ikonoa
5 Igeldo-harria sukaldean Bideoaren ikonoa
6 Alkoba zer den Bideoaren ikonoa
7 Haur txikien etorrera Bideoaren ikonoa
8 Ama izan berria, teilarekin atera behar Bideoaren ikonoa
9 Zaku bete irin lortzeko lanak Bideoaren ikonoa
10 Pagotxa nolakoa den Bideoaren ikonoa
11 Otelorea abereentzat Bideoaren ikonoa
12 Berroa biltzen Bideoaren ikonoa
13 Bretxako postuak Bideoaren ikonoa
14 San Antonio festetan, etxea jatetxe Bideoaren ikonoa
15 San Antonio festetan nola ibiltzen ziren Bideoaren ikonoa
16 Bilarak eta bizikletako patentea Bideoaren ikonoa
17 Amonaren errifak Bideoaren ikonoa
18 Sagardoa pausoz pauso Bideoaren ikonoa
19 Etxeko sagarra onena Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia