Lapurterara moldatu baina "rr"a galdu gabe Mirenek gogoan ditu Hendaiako ikastolan hasi zeneko garaiak. Etxeko hizkera moldatzeko arazorik ez zuen izan, baina hautu kontzientea izan zuen "rr"-ari (erre bikoitzari) eustearena. Gorkak ere eutsi egin dio hots horri, eta Hendaian eskolatu berritako gertakaria kontatzen du.