GESTAPO aitaren atzetik jendea Hegoaldera pasatzen laguntzeagatik Langile batzuk Alemaniara bidali nahi zituzten lanera, baina aitaren barkuan ihes egin zuten Hegoaldera eta alemanek aitari kontuak eskatu zizkioten gero. Behin GESTAPOkoak aita harrapatzen saiatu ziren jendea Hegoaldera pasatzen laguntzen aritzeagatik: tranpa jarri zioten, baina aitak nabaritu zuen eta erantzun egokiak eman zituen libre utz zezaten. Bestela, Alemaniara eraman izango zuten.