Hegoaldekoek harrapatutako arraina Hendaian saltzen <p>Hendaiako arrantzaleak itsasora irteten ziren, itsasoan Hegoaldeko arrantzaleei arraina erosi eta barkua kargatutakoan Hendaian saltzen zuten. Andoniren aitak kaierak izaten zituen kontu haiek eramateko; behin polizia etxea miatzera etorri zen eta Andonik kaier hura hartu eta ezkutatu egin zuen eskolako kaierekin batera.</p>