Hendaiako ikastolaren sorrera: andereñoa, logoa eta egutegia Ikastola sortu zutenean, prestakuntza handiko andereñoa izan zuten: Jone Forkada. Garai hartan atera zen "Amalur", lehen euskal filma, eta Andoniri deitu zioten filmean ager zedin. Garai hartan, halaber, Jorge Oteizak euskal giza enbaxada sortu nahi zuen Parisen: "la tridimensional". "Amalur" filmetik sortu zen Hendaiako ikastolaren logoa, geroago Seaskarena ere izango zena. Seaskaren egutegia egiteko ideia berea izan zen.