Euskal kontzientzia hartzen<p>Soldadutza bukatutakoan, Parisera itzuli zen. Euskal Etxean hasi zen sartzen orduan. Han lagunak egin zituen. Garai hartan bazuen Hegoaldeko egoeraren berri (Franco, Gerra Zibila, mugak itxita...), baina ez zuen militantziarik. Pixkanaka konturatzen joan zen Iparraldeko errefuxiatu gehienen artean konplizitatea zegoela. Udan Pasaiara joaten zirenean, duintasuna "berreraikitzen" zuten, han Etxarri familiak izena baitzuen; Hendaian, ordea, gutxietsi egiten zituzten.</p>