Gurasoen jarrera ikasketekiko eta euskararekiko <p>14 urterekin ikasketa-agiria lortu zuten. Aitaren aldeko familia burgesa zen eta euskararen aldeko jarrera sendoa zuen; amaren aldekoa, aldiz, ez zen burgesa eta ez zuen halako tinkotasuna euskara egiteko. Aitaren familian, anai-arreben artean zuka egiten zuten eta gurasoei eta kanpokoei berorika. Amaren familian hika egiteko ohitura zegoen. Aitak garrantzia handia ematen zien ikasketei eta Andonik ikasketa-agiria ateratzen ez bazuen, soldadutzara bidaliko zuela esan zion.</p>