Txikitatik hiru hizkuntza menderatu, baina norbere herrian arrotzHendaian jaio zen. Orduko Hendaia oraingoarengandik oso desberdina zen. Jende "ospetsua" zegoen herrian eta beraiek arrotz sentitzen ziren: burla egiten zieten "espainol karakol" deituta. Etxean beti euskaraz egiten zuten, nahiz eta txikitatik jakin espainolez eta frantsesez ere. Eskolan, ordea, frantses hutsa egin behar izaten zuten. Biriatukoek euskararako erraztasun handiagoa zuten eta ondo konpontzen ziren haiekin.