Bi ahizpak behizain zebiltzala haien ondora obus bat erori zen <p>Soldadu militarrek ariketa militarrak egiten zituzten Hendaian zehar. Laborariak abisatzen zituzten, kanpora ez ateratzeko, baina egoera arriskutsuak sortzen ziren hala ere. Behin, udaberrian, aitak aziendak bazkatzera ateratzeko eskatu zien bi ahizpa gazteenei, beheko lurretan gelditzeko aginduz. Kanoi hotsak entzuten ziren, ordea, eta nondik zetozen jakin nahi eta kaskora igo zirenean ahizpak, lehertu ez zen obus bat erori zen haiengandik hamar metrora. Eta bi ahizpei zer bururatuko eta obusa lurretik atera eta etxera eramatea!</p>