Alemanak Hendaian sartu eta oilarra prestatzeko eskatu zieten <p>Hendaiara ekaineko egun batez sartu ziren alemanak. Belarretan ari ziren Extefana, ahizpak eta aita. Ama etxean bakarrik zela, beraz, soldadu aleman bat agertu zitzaion atarian. Oilar bat ikusi zuela eta hura jan nahi zuela esan zion. Denbora beharko zuela ulertarazi zion amak nola hala, eta soldaduak beranduago itzuliko zela erantzun zion. Belarretatik itzuli zirenean aitak oilarra harrapatu eta amak oilarra prestatu zuen. Itzuli zen soldadua; sukaldeko mahaian erdia jan, eta beste erdia eraman zuen. Ordaindu omen zuen, behintzat.</p>