Hegoaldeko Gerra Zibileko errefuxiatuak Hendaian<p>Hendaiarrek eta Hendaian lehendik ziren hegoaldekoek ere jendea hartu omen zuten haien etxeetan. Extefanaren etxean bi gazte hartu zituzten. Pilip eta Koxe. Koxe, Behobiakoa zen, errepublikarra, eta gogoan du Extefanak haren amorrua, eta nola egiten zien oihu "Viva la república!" pasatzen ziren hegazkinei.</p>