Laborariek tabakoa landatzen zuten <p>Tabakoa garesti zenez, laborariek tabako-baratzeak egiten hasi ziren. Otea uzten zuten larre zokoetan, eta otearen erdian tabakoa landatzen zuten. Extefanaren aitak hamar bat tabako-landare izaten zituen, eta gendarmeek harrapatuko ote zuten beldur izaten zen.</p>