Auzoko eta etxeko giroak, udan eta neguan <p>Zubernoa auzotegia oso alaia omen zen Extefanaren haurtzaroan. Kalean orgak, idiak, eta zaldi karroak ikusten ziren. Uda aldean, arratsetan, klerona jotzen zuten auzoko mutil gazteek. Mixel Azkubekoa izaten zen hasten lehena, maiz, eta besteek erantzuten zioten, bakoitzak bere etxetik: Agerretik, Dorrondegitik... Neguan, aldiz, etxe barruko giroan kantatzen zen. Extefanaren etxean ohitura handia zuten, bai gurasoek eta bai ahizpek, lanean ari ziren bitartean, kantuan aritzeko.</p>