Euskararen balioaz alabari esker ohartu zen Alaba irakasle du, euskaraz, Urruñako ikastolan. Horrek euskararekiko beste ikuspegi bat eman dio. Izan ere, alabak euskaraz irakasten hasiko zela iragarri zionean, bere barruan zerbait aldatu omen zen. Bera euskaraz aritzeagatik eskolan zigortua zeneko garaiak eta oraingoak alderatuta, hauxe etorri omen zitzaion burura: "Hara, hi ere norbait bahintzela hire euskararekin!" Orduan konturatu omen zen bere euskalduntasunaz.