Aita I. Mundu Gerrako desertore<p>Aita 1914ko abuztuan deitu zuten I. Mundu Gerrako frontera joateko, Belgikara, hain zuzen. Urte eta erdi han pasa ondoren, baimenarekin itzuli zen etxera hamabost egunerako, Extefanaren ahizpa zarrena jaio zelako. Hamabost eguneko epea bukatutakoan gorputzak gerrara ez itzultzeko eskatzen zion eta desertatzea erabaki zuen. Hegoaldera pasatu zen, orduan. Bi urtez egon zen familia bereizita, aita morroi, hegoaldean, izeba baten etxean, eta ama eta Extefanaren ahizpa, amaren etxean. Amak eta aitak igandero ikusten zuten elkar, ordea, Pausun (Behobian), bidasoaren alde banatara hurbilduz. Gerra luzatzen ari zela ikusirik, Extefanaren amak, haur txikia altzoan pasatu zuen muga, Urruñatik Berara.</p>