Unamuno eta Gavel elkarrekin Iparraldean <p>Miguel de Unamuno bilbotarra, intelektual handia, Salamancako Unibertsitateko errektore izana, Hendaian atzerriratuta egon zen Errepublika aurretik. Biriatura joan zen batean, I. Mundu Gerrako oroitarria ikusi zuen, herriko semeen zerrenda, "morts pour la patrie". Hori ikusita, "Para qu&eacute;" titulatu zuen poesia egin zuen. Zertarako eta zergatik borrokatu zuten gizaseme haiek? Salamancan bere ikasle izandako Henri Gavel hizkuntzalaria aurkitu zuen Hendaian eta harrezkero sarri egoten ziren elkarrekin. Poesia hori frantsesera itzultzean sortutako gorabeherak; "infantil" hitzari zentzu txarrik ez emateko ahaleginak.</p>