Aitak greba egin zuen, Sarrio paper-lantegian sartzeko I<p>Sarrio paper-lantegiaren sorreran, bere aita eraikuntza lanean ibili zen. ELGA (Elizegi eta Garmendia) zen lan hori egiten zuena. Lantegia martxan hasten zenean, hara pasatuko zirela adostu zuten, baina ez zen hala izan. Inguruko jende asko hasi zen fabrikan lanean, baina beraiek eraikuntza lanetan jarraitzen zuten. Orduan, greba egin zuten. Patxi Arrazola zuzendariarekin hitz egin ostean, beste urtebeterako kontratua egin zuten, baina orduan ere ez zuten hitza bete eta berriz egin zuten geldialdia.</p>