Lizar arbolak kimatu, "zatuka"k egin eta lehortu <p>Borda inguruko lizar arbolak bi urtean behin kimatzen ziren. Aitak lizar gainera igo eta "kima-aixkora"rekin, aizkora txiki batekin, lizarra kimatzen zuen. Behean adarrik handienak ebaki eta "zatuka"k (pilatxoak) egiten zituzten. "Zatuka"k astoan bordara eraman eta zutik jartzen ziren, lehortzeko. Handik gaindegira eramaten zituzten, negurako.</p>

Lizar arbolak kimatu, "zatuka"k egin eta lehortu
Patziku Perurena Loiarte
- ahotsak.eus