Mutikotan baserriko lanak egin beharAitak Leitzako Sarrio lantegian lan egiten zuen hiru errelebotan. Etxeko ganaduen lanak beraiek egin behar izaten zituzten, eskolatik etxera joandakoan. Batzuetan, pilotan jostatzen gelditu eta berandutzen zitzaienean, amak errieta egiten zien. Belarra urtean 2-3 aldiz mozten zen. Hamabi urterekin joan zen Leitzara bizitzera eta ordurako bazekien sega erabiltzen. Denetariko lanak egiten zituzten.