Hileta ostean, bazkaria eta lutoa<p>Luto garaian musika entzutea bazegoen, baina dantzarik ezin zen egin. Denak begira egoten ziren eta etxean ere debekatu egiten zieten. Azkenean, 16 urteren ostean, Juliana aspertu egin zen lutoaz. Hileta zenean, etxean bazkaria ematen zitzaien auzokoei eta jendea mozkortuta irteten zen handik.</p>