Orduko estetika eta lutoaren indarraIlea orrazteko ile-apaindegira joaten ziren, Mari Pazengana. Gehienbat permanentea egiten zuten lehen. Ezkondutakoan, mototsa eramaten zuten emakumeek. Lutoa zenbat denbora eraman behar izaten zen aipatzen du. 14-15 urtera arte lutoa bakarrik ezagutu zuen Julianak. Arropak lutorako nola moldatzen zituzten azaltzen du. "Medio luto" ere eramaten zen. Lehen oso gaizki ikusia zegoen kolorezko arropa janztea alargunek. Luto garaian, elizan kandelak piztu behar izaten zituzten.