Bartzelonan bizirauten: jatekoa eta babeslekuakBartzelonan etxez etxe ibili behar izan zuten eskean, eta jendeak janaria ematen zien. Bonbardaketak zirenean, sirena jotzen zuten eta tunel batzuetara joaten ziren babestera. Behin tunelaren sarrera batean bota zuten bonba eta barruan ito beharrean egon ziren herio batean.