Arkumearen ilea eta maluta erabiliz aparejoak egiteko Orain plastikozko aparejoak erabiltzen dira baina lehen arkumearen ilea erabiltzen zen. Zuritu eta horixe erabiltzen zen txitxarrotarako. Eta atunetarako arto-maluta. Hori ere zuritu lixibatan eta lotu; "lejetako" horren gainetik beste maluta bat ipini. Eta hori guztia orraztu, izpitu. Eta horrekin egiten zuten atunetan kazan. Malutan egin egiten ziren, baina bazeuden malutak egin eta saltzen zituztenak. Mutrikutik joaten ziren maluteroak Getariara. Malutak, behin erabiliz gero, ezin ziren berriro erabili. Arrantzale bakoitzak "kajeta" bat izaten zuen bere hari, orrazi eta malutekin. Orain dena aldatu da.

Arkumearen ilea eta maluta erabiliz aparejoak egiteko
Brigido Iribar Arrizabalaga
- ahotsak.eus