Antzinako sagardotegiak eta parrillak
Sagardotegian parrilla ere izaten zen, kalean jarrita. Jeneroa norberak ekartzen zuen etxetik eta bertan erre. Ondoren, aita marmitakoa egiten hasi zen, eta gutxika-gutxika jatetxe bihurtzen hasi zen. Madrilgo jendea ere hasi zen agertzen eta, ondoren, frantsesak. Hala ere, madrildarrak gehiago joaten ziren Zarautzera Getariara baino.