Iribar jatetxearen historia
Claudia gaztetatik hasi zen aitari eta amari laguntzen etxean, sagardotegiko lanetan. Ondoren senarrarekin batera eramaten zuten jatetxea. Senarra hil ondoren alaba hasi zen eta orain bere esku dago, Claudia jubilatu zenetik. Jatetxeaz gain, goiko solairuan logelak ere badituzte. Getarian dauden jatetxeen artean, Iribar da denbora gehien daramana.